Arrauna
TKE
San Miguelek TKE Liga babesten jarraituko du
Erredakzioa
TKEko Batzar Nagusiak San Miguelen babesa lau denboraldi gehiagorako onartu du, eta, Mapfre ordezkatzeko, beste babesle nagusi baten bila dago.
-
Kaiku 2012ko titulua ospatzen. Argazkia: EFE
TKEko Batzar Nagusiak San Miguelekin datozen lau denboraldietarako akordioa sinatu du Zamudion. Honela, San Miguelek lau denboraldi gehiago TKE Liga babesten jarraituko du. Gainera, TKE, Mapfre ordezkatzeko, beste babesle nagusi bat bilatzen ari da, bi urte arrauna babesten egon ondoren txapelketa utzi baitu aseguru etxeak.
Batzarrean, irailean Bermeon egindako batzarraren akta ere onartu da. Gainera, Emakumeen TKE Ligak aurrera egingo du txapelketak babeslerik ez izan arren.