Binakakoa
Tolosako Beotibar pilotalekuan
Bengoetxeak eta Beroizek lidergoan sendo jarraitzen dute
Erredakzioa
Bikoteak lau jardunalditan lau garaipen lortu ditu. Arretxe eta Begino 22-21 hartu dituzte mendean, partida zirraragarri baina txar batean.
Bengoetxeak eta Beroizek Arretxe eta Begino 22-21 hartu dituzte mendean, Binakako Txapelketako laugarren jardunaldian. Norgehiagoka Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu da eta Leitzako aurrelariak eta Huarteko atzelariak laugarren puntua lortu dute.
Bikoteak 22-21 markagailuarekin irabazten duen hirugarren partida da. Horrela, Bengotxeak eta Beroizek lidergoan sendo jarraitzen dute.
Neurketa zirraragarria izan da markagailuan parekotasuna izan delako, baina partida txarra jokatu dute; izan ere, lau pilotariek opari gehiagi egin dituzte.