Binakakoa
Finalerdiak
Irujok zalantza izaten jarraitzen du
Erredakzioa
Iberokoari erresonantzia egin diote, eta azterketa medikoan hematoma bat ikusi diote.
-
Juan Martinez de Irujo. Argazkia: EITB
Juan Martinez de Irujok zalantza izaten jarraitzen du larunbateko partidarako. Iberokoak ez zuen finalerdietako lehen jardunaldia jokatu ezker eskua minduta duelako, eta bere tokia, Aritz Lasak bete zuen.
Gaur erresonantzia egin diote, eta azterketa medikoan hematoma bat ikusi diote. Aspek ez du oraindik parte medikorik argitaratu, baina itxura guztien arabera, Irujok azkenerarte luzatuko du erabakia, sendatzeko ahalik eta denbora gehien izateko. Irujok eta Barriolak, larunbatean jokatu behar dute Binakako partida, Urrutikoetxea eta Beroizen aurka.