Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Astelehenean, zuzenean

Irujo-Barriola eta Xala-Zubieta, finalera sartzeko lehian

Leire Etxazarra | eitb.com

Bi aldiz neurtu dituzte indarrak aurtengo Binakako Txapelketan, eta garaipen bana lortu. Partida zuzenean emango dute ETBk eta eitb.com-ek, 17:00etatik aurrera.

  • Irujok arazoak dauzka ezkerreko eskuan. EiTB.

    Irujok arazoak dauzka ezkerreko eskuan. EiTB.

Irujo-Barriola eta Xala-Zubieta bikoteen arteko lehiak emango dio amaiera 2014ko Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkari. Goi-mailako amaiera izango da gainera, finalerako bigarren eta azken txartela jokoan baitago.

Irabazten duena zuzenean sartuko da finalera, inolako kalkulu matematikoren beharrik gabe. Finalean zain dute txapelketa hasieratik faboritoen artean izan den bikoteetako bat: Olaizola II.a eta Aretxabaleta.

Finalaurrekoari begira, bi zalantza handi daude, biak pilotarien errendimenduari lotutakoak. Batetik, Juan Martinez de Irujok arazoak ditu ezkerreko eskuan. Hain zuzen ere, horregatik  atzeratu dute partida astebetez. Iberokoak hobeto dagoela adierazi du azken egunetan, baina ikusteko dago partida osoko erritmoari eusteko gai izango den.

Bestetik, Aitor Zubietak sukarra izan du azken egunotan, eta horrek ahulduta utzi du Etxarri Aranatzekoa.

Bi bikoteek birritan jokatu dute bata bestearen kontra txapelketako aurreko faseetan, eta garaipen bana lortu dute. Hori guztia kontuan izanda, zaila da finalean nor sartuko den aurreikustea.