Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Igandean, zuzenean

Olaizola-Aretxabaleta eta Irujo-Barriola: heldu da Binakakoaren finala

Erredakzioa

Txapelketa osoan agertutako sendotasunaren ondorioz, Asegarceko bikotea faboritotzat jotzen dute gehienek. Partida, zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek.

  • Aimar Olaizola eta Irujo aurrez aurre izango dira, berriro ere, final batean. Efe.

    Aimar Olaizola eta Irujo aurrez aurre izango dira, berriro ere, final batean. Efe.

Bilboko Bizkaia pilotalekuak Binakako Txapelketaren finala hartuko du igandean (zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en). Aimar Olaizola-Andoni Aretxabaleta eta Juan Martínez de Irujo-Abel Barriola izango dira final horretako lau protagonistak.

18 asteren eta 62 partidaren ostean, lau pilotariak lehen aldiz izango dira aurrez aurre, izan ere, ligaskan eta finalerdietan jokatutako hiru partidetan Olaizola II.a izan da neurketa guztiak jokatu dituen bakarra.

Aretxabaleta lehenengo, Barriola ondoren eta Irujo azkenik ordezkatu egin behar izan zituzten arazo fisikoak zituztelako. Ondorioz, laurak batera ez dituzte inoiz kantxan indarrak neurtu.

Olaizola II.a eta Aretxabaleta oso sendo aritu dira txapelketa osoan, eta, ondorioz, Asegarceko bikotea faboritotzat dute askok. Bizkaitarrak debuta egin du aurten, baina, hala eta guztiz ere, ederto jokatu du atzeko koadroetan.

Irujok, aldiz, arazoak izan ditu azken asteetan ezkerreko eskuan, eta arazo horiek finala atzeratzea ere ekarri dute. Hori dela eta, zalantzak daude Aspeko bikotearen errendimenduaren inguruan, baina esperientzia handia dute eta horrek Barriolaren eta Irujoren alde egiten du.

Seigarren finala Olaziola II.arentzat eta Irujorentzat

Bi aurrelariek seigarren finala jokatuko dute Binakako Txapelketan. Atzelarientzat, berriz, lehenengoa da. Barriolaren kasuan, Leitzarrak finalerako txartela lortu zuen 2011n, Xalarekin batera, baina Mikel Beroizek bere ortdez jokatu behar izan zuen Leitzarrak arazo fisikoak zituelako eta antolatzaileek atzerapena ukatu ziotelako.

Olaizola II.ak 2008an eta 2011n irabazi zuen Binakako Txapelketa. Irujok, aldiz, 2005ean, 2006an, 2009an eta 2013an. Biak aurrez aurre izan diren finaletan, Iberokoa atera da garaile.

Pilota jaialdia 17:00etan hasiko da Titín III-Cecilio eta Urrutikoetxea-Begino atariko partidarekin. Eta, ondoren, finala.