Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Lehenengo puntua

Ezkurdiak eta Zabaletak txapeldunei irabazi diete (19-22)

Erredakzioa

Gazteek Binakako Txapelketaren lehenengo puntua eskuratu dute, Martinez de Irujo eta Barriolari irabazita Eibarko Astelena pilotalekuan. Partida berdindua eta sufritua izan da.

1:18

Martinez de Irujo-Barriola eta Ezkurdia-Zabaleta bikoteen arteko partida, Binakako Txapelketako lehenengoa bientzat, gazteen garaipenarekin eta txapeldunen porrotarekin bukatu da (19-22).

Norgehiagoka berdintuta hasi da, eta horrela jarraitu du bukaerara arte. Juan Martinez de Irujok min egin du aurrealdean, eta aldea ireki ahal izan du (5-3). Urdinek, bitartean, Abel Barriola bilatu dute etengabe.

Bi bikoteak ados egon dira ia puntu guztietan. Irujo nagusi izan da askotan, bere momentu onaren erakusle, baina aurkariak ondo aritu dira erasoan. Txapeldunek ere sendo jokatu dute defentsan, baina azkenean akatsak egin dituzte.

Neurketa berdindua eta sufritua izan da, eta gogor jarraitu du. Bigarren zatian, nekea nabari dute lau pilotariek, erritmoz eta pilotakadaz beteta egon baita partida, eta gero eta akats gehiago egin dute. Barriolak defentsa lan handia egin arren, urdinek aldea ireki dute azkenean, eta Binakakoaren lehenengo puntua eskuratu dute.