Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

5. jardunaldia

Berasaluze eta Zubieta, nagusi

Erredakzioa

22-17 gainditu dute Altuna-Merino bikotea partida zoro batean, eta txapelketako hirugarren puntua eskuratu dute.

1:29

Mungiako frontoiak hartu du Binakako Txapelketako Berasaluze-Zubieta eta Altuna-Merino bikoteen arteko neurketa.

Pablo Berasaluzek eta Aitor Zubietak txapelketako hirugarren puntua eskuratu dute, 22-17 irabazita. Nahiz eta neurketa 0-1 galtzen hasi, berehala hartu dute abantaila markagailuan (9-1). Hala ere, hortik aurrera partida asko parekatu da, Berasaluze makalago ibili da, eta 13-13 jarri dute markagailuan Altunak eta Merinok.

Hortik aurrera, hainbat huts egin dituzte bi bikoteek, eta garaipena azkenean Berasaluzentzat eta Zubietarentzat.

Markagailua: 0-1, 2-1, 9-1, 9-5, 10-5, 11-6, 12-9, 13-13, 13-15, 14-15, 15-15, 19-17, 22-17.

Jardunaldiko azken partida astelehenean jokatuko da Tolosako Beotibarren: Retegi Bi-Cecilio / Ezkurdia-Zabaleta.

BINAKAKO TXAPELKETA

1. Ezkurdia-Zabaleta 4-0
2. Artola-Albisu 3-2
3. Oinatz-Aretxabaleta 3-2
4. Berasaluze-Zubieta 3-2
5. Irujo-Barriola 2-3
6. Retegi Bi-Rezusta 2-2
7. Xala-Merino 1-4
8. Olaizola-Beroiz 1-4

 

iz 1-4

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Aimar Olaizola