Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Olaizola II-Begino gaindituz

Binakako Txapelketa: Titinek eta Pascualek ezustekoa eman dute

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

22-21 irabazi du Aspeko bikoetak 0-4 eta 5-13 galtzen joan ondoren. Lehen porrota da Aimar Olaizola-Begino bikotearentzat txapelketa honetan.

Titin III.ak eta Pascualek ezustekoa eman zuten Binakako Txapelketako partidan Aimar Olaizolari eta Beginori 22-21 irabazita.

Partida ondo hasi da Olaiozola II.a eta Begino bikotearentzat. 0-4 eta 5-13 hasi dira irbazten. Bazirudien Asegarcekoek erraz irabazi behar zutela, baina Titinek eta Pascualek ez zuten etsi eta aldeak murrizten hasi ziren bi tantura jarri zirelarik (13-15). Orduan, partida berdindu egin da eta 17-17koa adierazten zuen markagailuak. Berdinketa honen ondoren Olaizola II.ak eta Beginok hiru tantu jarraian egin dituzte (17-20). Garaipena gertu zuten Asegarcekoek, baina 20-20 berdintzea lortu zuten Aspeko pilotariek. 20-21ekoa egin zuten ondoren Olaizola II.ak eta Beginok eta oso gertu izan zuten garaipena. Baina, Titinek eta Pascualek bi tantu egin zituzten eta garaipena lortu zuten 22-21eko emaitzarekin.

Partida hau irabazita Titinek eta Pascualek bizirik jarraitzen dute txapelketan. Hiru garaipen lortu dituzte zazpi partidatan eta Gonzalez-Laskurain, Berasaluze VIII-Apraiz eta Martinez de Irujo-Merino II bikoteekin berdinduta daude sailkapenean. Aimar Olaizolarentzat eta Beginorentzat igande honetakoa izan da txapelketa honetan galtzen duten lehen partida, baina lidergoan jarraitzen dute.