Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

3. jardunaldiko laburpena

Bi bikote buruan eta parekotasun handia gainerakoen artean

eitb.eus

Jaka-Zabaleta eta Artola-Imaz bikoteek galdu gabe jarraitzen dute, hiru garaipen lortuta beste horrenbeste jardunalditan.

  • Jaka eta Zabaletak irabazi egin zieten Ezkurdia eta Martijari

    Jaka eta Zabaletak irabazi egin zieten Ezkurdia eta Martijari. Argazkia: ETBren bideo bat

Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldia amaitu eta gero, bi bikote ageri dira besteen gainetik, orain arte jokatutako hiru norgehiagoketan beste horrenbeste garaipen erdietsi baitituzte.

Jaka-Zabaleta eta Artola-Imaz dira aipatu bi bikoteak. Lehendabizikoek 22-20 irabazi zieten Ezkurdia eta Martijari larunbatean, Iruñean. Bere aldetik, Artola eta Imaz argitasunez gailendu zitzaizkien Bengoetxea VI.a eta Mariezkurrena II.ari (22-14) ostiralean, Tolosan, jardunaldia ireki zuen partidan.

Jardunaldiko beste bi norgehiagokek lehendabiziko puntuak ekarri zizkieten Laso-Albisu zein Altuna III.a-Galarza bikoteei. Lehenengoek 22-14 azpiratu zituzten Olaizola II.a eta Urrutikoetxea, Bilbon. Bigarrenei dagokienez, Irribarria eta Rezusta izan zituzten aurrez aurre Eibarren, baina goraka ari den bikotea dela erakutsi zuten, eta 2017ko txapeldunen aurka 22-17 irabaztea lortu baitzuten.

BINAKAKO TXAPELKETAKO SAILKAPENA
3. JARDUNALDIAREN OSTEAN
Bikoteak Irabazitako
partidak

Aldeko
tantoak

Kontrako
tantoak
+/-
1.a
Jaka-Zabaleta
3 66 42 +24
2.a Artola-Imaz 3 66 45 +21
3.a Laso-Albisu
1 61 58 +3
4.a Ezkurdia-Martija
1 63 61 +2
5.a Altuna-Galarza 1 56 61 -5
6.a Bengoetxea-Mariezkurrena
1 57 65 -8
7.a Olaizola-Urrutikoetxea
1 49 65 -16
8.a Irribarria-Rezusta 1 44 65 -21