Buruz Burukoa
19-22
Xala, Buruz Buruko txapelduna finalean Aimar Olaizolari irabazita
A.B.
Erredakzioa
Txapelketa hau irabazten duen Iparraldeko lehen pilotaria da. Partida gogorra, berdindua eta lehiatua izan da Bilboko Bizkaia frontoian ikusi ahal izan dena.
Yves Salaberri 'Xala'k irabazi du 2011ko Buruz Buruko txapelketa Bilboko Bizkaia frontoian burutu den finalean Aimar Olaizolari 19-22 irabazita. Titulu hau lortzen duen Iparraldeko lehen pilotaria da Xala.
Partida erritmo biziarekin hasi zen eta lehen hiru tantoak Aimar Olaizolaren aldekoak izan ziren arren (3-0) ondorengo sei tantoak Xalak egin zituen segidan (3-6). Bataren eta bestearen bolada onen ostean partida lasaitu eta berdindu egin zen, baina 9-9ko berdinketaren ondoren Aimar Olaizolak abantaila polita hartu zuen, zazpi tantorainoko abantaila izan zuen Goizuetakoak (17-10). Bazirudien txapela Olaizolarengana gerturatzen ari zela, baina Xalak ez zuen etsi eta aldeak murriztu zituen (17-14).
Norgehiagokako azken txanpan Xalak maisuki jokatu zuen. 18-14 galtzen ari zen Lekuinekoa eta markagailua irauli zuen 18-20 aurretik jarrita. Ondoren Aimar Olaizolak 19-20koa egin zuen. Hortxe geratu zen Goizuetako, izan ere Xalak bi tanto segidan egin eta partida irabazi baitzuen 19-22ko emaitzarekin.
FINALA tantoz tanto:
1-0, 2-0, 3-0, 3-1, 3-2, 3-3, 3-4, 3-5, 3-6, 4-6, 5-6, 5-7, 5-8, 5-9, 6-9, 7-9, 8-9, 9-9, 10-9, 11-9, 12-9, 13-9, 14-9, 14-10, 15-10, 16-10, 17-10, 17-11, 17-12, 17-13, 17-14, 18-14, 18-15, 18-16, 18-17, 18-18, 18-19, 18-20, 19-20, 19-21 eta 19-22.