Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Apirilak 15 - maiatzak 29

Buruz Buruko Txapelketak ligaxka izango du final-laurdenetan eta finala ezingo da atzeratu

EITB Media

Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Laso-Peña II.a, Urrutikoetxea-Dario, Ezkurdia-Agirre eta Jaka-Irribarria dira final-zortzirenetako partidak.

2:12
Buruz Burukoa

2022ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Finala Nafarroa Arenan jokatuko da. Astelehen honetan, apirilaren 11n, egin da aurkezpena, Chillida Lekun.

Berritasun nagusietako bat da finala ezingo dela astebetez atzeratu; ondorioz, maiatzaren 29an jokatuko da, bai ala bai. Bestalde, final-laurdenak ligaxka formatuan jokatuko dira, lau pilotariz osatutako bi multzotan banatuta. 

Zozketa bidez osatu dira final-zortzirenetako kanporaketak, eta hauek dira partidak: Urrutikoetxea-Dario (apirilaren 15ean, Bastidan), Peña II.a-Laso (apirilaren 16an, Lekeition), Ezkurdia-Agirre (apirilaren 17an, Zarautzen) eta Jaka-Irribarria (apirilaren 18an, Eibarren). 

Ezkurdia-Agirre eta Urrutikoetxea-Dario kanporaketetako irabazleak A multzora sailkatuko dira; multzoa Altuna III.ak eta Zabaletak osatuko dute. B multzoan itxarongo diete Rezustak eta Artolak Irribarria-Jaka eta Peña II.a-Laso kanporaketetako garaileei

Final-laurdenetako ligaxkako bi multzoetako neurketak apirilaren 24ko eta maiatzaren 1eko eta 8ko asteburuetan jokatuko dira. Maiatzaren 14an eta 15ean izango dira finalerdiak, eta finala bi aste geroago jokatuko da.