Buruz Burukoa
Epea, uztailaren 1era arte
Ekainaren 24ra atzeratu dute Buruz Burukoaren finala
Erredakzioa
Finalerdietako azken partida larunbat honetan jokatuko dute Olaizola II.ak eta Oinatz Bengoetxeak eta horregatik hitzordua atzeratzea erabaki du LEPMk.
-
Juan Martinez de Irujoren artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Buruz Buruko txapelketako finala ekainaren 24an jokatuko da Bilboko Bizkaia frontoian. LEPMk astebete atzeratzea erabaki du (hasieran hilaren 17an jokatzekoa zen).
Finalerdietako azken partida larunbat honetan jokatuko dute Olaizola II.ak eta Oinatz Bengoetxeak eta horregatik hitzordua atzeratzea erabaki dute.
Finala jokatzeko azken eguna uztailaren 1a dela gogoarazi nahi izan du LEPMk.