Lau t'erdikoa
Oguetan
Txapelak jabea nahi du
Erredakzioa
Bi atzerapenen ostean, igande honetan indarrak neurtuko dituzte Aimar Olaizolak eta Oinatz Bengoetxeak. Lau t'erdikoaren finala zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.com-en eta ETB-1en (17:00etan).
Final handiak bi atzerapen izan ditu. Aurrenekoa Aimar Olaizolak eskatu zuen epaornoetan mina zuelako, eta partida abenduaren 9rako iragarri zuten. Baina Bengoetxeak gripea hartu zuen eta Pilotako Enpresen Ligak data berria jarri zuen: abenduaren 16.
Ostegunean, hitzordurako materiala aukeratu zuten Aimarrek eta Oinatzek. Bengoetxeari ez zitzaion gehiegi gustatu Olaizolak hautatutako materiala. Leitzarraren ustez, pilota biziegiak dira Ogeta bezalako frontoian lau t’erdian aritzeko.
Finala zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek (igandean, 17:00etatik aurrera).