Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-laurdenetako ligaxka

Egindako akatsek finalerdietatik kanpo utzi dute Xala

Erredakzioa

Retegi Bik 22-15 irabazi du eta ondorioz Ekaitz Saralegi finalerdietan da.

Xala Lau t’erdiko txapelketako finalerdietatik kanpo geratu da, Julen Retegiren aurkako partida 22 eta 15 galduta. Retegik ez zuen ezer ere jokoan, finalerdietara pasatzeko aukera guztiak aurretik agortuta zituelako.

Partidaren emaitzak izan du beste ondoriorik: Ekaitz Saralegik finalerdiak jokatuko ditu, nahiz eta larunbat honetan Irujoren aurka zuen partida jokatu ez, esker eskuko atzamarrean duen lesioagatik.

Xalak huts asko egin zituen partidaren bigarren zatian, eta Retegi partidan sartzea ahalbideratu zuen, hasiera batean 8 eta 4 atzetik izan arren.

Iruindarraren erreakzioak Lekuinekoa urduritu zuen, eta akats ugari egiten hasi zen.

Retegi Bik, berriz, gora egin zuen eta ez zuen arkariak emandako aukera alferrik galdu: Lau t’erdikoari garaipen batekin esan dio agur, 22 eta 15.