Pilota
Finala
Irujok eta Zabaletak irabazi dute Lekeitioko torneoa
Erredakzioa
Aspeko bikoteak Urrutikoetxea eta Albisuri irabazi die, Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan (22-19), joko onik gabeko partidan.
Martinez de Irujok eta Zabaletak Lekeitioko torneoaren finala irabazi diete Urrutikoetxea eta Albisuri (22-19), joko handirik egin gabe, partida orekatu batean.
Urrutikoetxeak ausart hasi zuen partida Irujoren aurrean, markagailua urdinen alde irekiz. Baina Iberokoak bere dohainak erabili eta, azkenean, Aspekoak gailendu zitzaizkien Urrutikoetxea eta Zabaletari .
Neurketaren orekaren adierazgarri, partidan egondako lau berdinketak: 4na, 12na, 15na eta 19na. Momentu on asko baino gehiago, akatsak izan zituen partidak, baina azken zatian Irujok euren alde erabaki zuen, partidako erregularrena izanda. Aspeko bikoteak irabazi duen udako bigarren torneoa da.