Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

22-17

Irujo eta Barriolak eskarmentua alde, Donostia Hiriko finalean

ERREDAKZIOA

Altuna III. ak eta Merino II. ak ezustekoa eman zuten neurketari itzelezko erritmoa emanez eta ikuskizun itzela eskainiz. Geroxeago, ordea, Irujo eta Barriolak markagailua irauli zuten.  

  • Juan Martinez de Irujo eta Abel Barriola. Argazkia: EITB

Juan Martinez de Irujo eta Barriolak irabazi zuten Donostia Hiriko finala. Eskarmentu handiko bikoteak ez zuten lan makala izan indartsu atera ziren Altuna III. eta Merino II.ari gailendu ahal izateko.

Norgehiagoka estua Donostian bizitzakoa, Altuna eta Merinok ezustekoa eman baitzuten neurketari itzelezko erritmoa emanez eta partidaren lehen zatian, ikuskizun itzela eskainiz. Geroxeago, ordea, Irujo eta Barriola esnatu egin ziren eta eskarmentua alde, mendekua hartu zuten markagailua irauliz eta txapela eskuratuz.

Afizioak biziki gozatu zuen partidaz, eta ordainetan, harmaila jaiki eta merezitako omenaldia egin zieten txapelketako lau protagonista nagusiei.