Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Jai Alai Winter Series

Erkiaga-Zabala vs Beaskoetxea-Aldazabal eta Goikoetxea-Aimar vs Olharan-Etcheto, finalerdiak

EITB Media

Arbe eta Lopez txapelketatik at geratu dira nahiz eta Goikoetxea-Aimar bikoteari irabazi (2-1) B Multzoko azken jardunaldian.

1:14
Arbe-Lopez eta Goikoetxea-Aimar

Bart Jai Alai Winter Serieseko ligaxkako azken jardunaldia jokatu zen. Jendez gainezka egon zen berriro ere Gernikako Jai Alai frontoia, beraz, 1.400 zale izan ziren partida ikusten.

B Multzoko Goikoetxea-Aimar vs Arbe-Lopez partida jokatuko zen eta bertan Arbe eta Lopez bikoteak 0-2 irabazi eta aldeko average-a behar zuen finalerdietarako txartela erdiesteko baina 1-2 (15-10, 8-15 eta 3-5) irabazi zuten solik. Beraz, Goiko-Aimar eta Beaskoetxea-Aldazabal bikoteak izango dira martxoaren 7an hasi behar diren finalerdietan.

Honako hauek izango dira hurrengo kanporaketako partidak: Erkiaga-Zabala vs Beaskoetxea-Aldazabal eta Goikoetxea-Aimar vs Olharan-Etcheto.

Neurketa guztiak ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal dira, 22:30ean hasita.

SAILKAPENA

A MULTZOA

1. ERKIAGA-ZABALA: 7 puntu

2. OLHARAN-ETCHETO: 3 puntu

3. BARANDIKA-LEKERIKA: 2 puntu

B MULTZOA

1. GOIKOETXEA-AIMAR: 5 puntu

2. BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 4 puntu

3. ARBE-LOPEZ: 2 puntu

Puntuatzeko modua: 2-0 irabaziz gero, 4 puntu; 2-1 irabaziz gero, 3 puntu; 2-1 galduz gero, 1 puntu; 2-0 galduz gero, 0 puntu.

Jai Alai frontoia

Jai Alai frontoia

EGUTEGIA

ERKIAGA-ZABALA vs BARANDIKA-LEKERIKA: 12-15, 15-14 eta 5-3.

ARBE-LOPEZ vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 12-15 eta 9-15.

OLHARAN-ETCHETO vs ERKIAGA-ZABALA: 11-15 eta 8-15.

GOIKOETXEA-AIMAR vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 15-12 eta 15-7

BARANDIKA-LEKERIKA vs OLHARAN-ETCHETO: 15-13, 11-15 eta 2-5.

GOIKOTEXEA-AIMAR vs ARBE-LOPEZ (15-10, 8-15 eta 3-5)

Martxoak 7: Lehen finalerdia. (22:30, ETB1 eta eitb.eus).

Martxoak 14: Bigarren finalerdia (22:30, ETB1 eta eitb.eus).

Martxoak 20: Finala (22:30, ETB1 eta eitb.eus).