Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Jai Alai Winter Series

Erkiaga-Zabala bikoteak final handia jokatuko du

EITB Media

Beaskoetxea eta Aldazabal 15-7, 10-15 eta 5-1 gainditu dute berdinketa hausteko setean hobetu jokatu eta gero.

2:30
Erkiaga-Zabala vs Beaskoetxea-Aldazabal finalerdiaren laburpena

Jai Alai Winter Series txapelketako ligaxka amaituta, finalerdiak dira jokoan eta bart gorriz jokatu zuten Erkiaga-Zabala bikoteak final handia jokatuko du Gernikako Jai Alai frontoian.

1.400 zaleren aurrean, A Multzoan agindu duen Erkiaga-Zabala bikoteak indarrak neurtuko zituen B Multzoan bigarren izan ziren Beaskoetxearen eta Aldazabalen kontra.

Lehen seta aise irabazi zuten Erkiagak eta Zabalak 15 eta 7, baina Beaskoetxea eta Aldazabal bikoteak erreakzionatu eta 10-15 agindu zuten bigarrenean. Berdinketa hausteko hirugarren setan jokatu behar izan zuten eta hor gorriek huts gutxiago egin eta finalerako txartela eskuratu zuten.

Hurrengo finalerdia hilaren 14an jokatuko da, eta A Multzoan bigarren geratu den bikoteak, Olharan-Etcheto, B Multzoko bikote onena izango dute aurkari: Goikoetxea eta Aimar.

Neurketa guztiak ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal dira, 22:30ean hasita.

SAILKAPENA

A MULTZOA

1. ERKIAGA-ZABALA: 7 puntu

2. OLHARAN-ETCHETO: 3 puntu

3. BARANDIKA-LEKERIKA: 2 puntu

B MULTZOA

1. GOIKOETXEA-AIMAR: 5 puntu

2. BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 4 puntu

3. ARBE-LOPEZ: 2 puntu

Jai Alai frontoia

Jai Alai frontoia, jendez gainezka

EGUTEGIA

ERKIAGA-ZABALA vs BARANDIKA-LEKERIKA: 12-15, 15-14 eta 5-3.

ARBE-LOPEZ vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 12-15 eta 9-15.

OLHARAN-ETCHETO vs ERKIAGA-ZABALA: 11-15 eta 8-15.

GOIKOETXEA-AIMAR vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 15-12 eta 15-7

BARANDIKA-LEKERIKA vs OLHARAN-ETCHETO: 15-13, 11-15 eta 2-5.

GOIKOETXEA-AIMAR vs ARBE-LOPEZ: 15-10, 8-15 eta 3-5

Lehen finalerdia, ERKIAGA-ZABALA vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 15-7, 10-15 eta 5-1

Martxoak 14: Bigarren finalerdia (22:30, ETB1 eta eitb.eus).

Martxoak 20: Finala (22:30, ETB1 eta eitb.eus).