Pilota
Jai Alai Winter Series
Olharan-Etcheto vs Goikoetxea-Aimar, finalerako bigarren txartela jokoan
EITB Media
Finalerdia ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da gaur, 22:30ean; bikote irabazleak Erkiaga eta Zabala izango dute aurkari martxoaren 20an jokatuko den finalean.
Jai Alai Winter Series txapelketako bigarren finalerdia jokatuko da gaur gauean Gernikako Jai Alai frontoian
Beraz, A Multzoan bigarren geratu den bikoteak, Olharan-Etcheto, B Multzoko bikote onena izango du aurkari: Goikoetxea eta Aimar. Oso partida parekatua espero da.
Ligaxkan, Olharanek eta Etchetok 11-15 eta 8-15 galdu zuten Erkiagaren eta Zabalaren kontra, eta partida erabakigarrian 15-13, 11-15 eta 2-5 gainditu zuten Barandika -Lekerika bikotea sailkapena lortzeko.
Goikoetxea eta Aimar, bestalde, 15-12 eta 15-7 nagusitu ziren Beaskoetxearen eta Aldazabalen kontra, eta 2-1 galdu zuten Lopezen eta Arberen aurka (15-10, 8-15 eta 3-5) finalerdietarako txartela lortzeko bidean.
Erkiaga eta Zabala, finalean
Bikote irabazleak Erkiaga-Zabala bikotea izango du aurrean final handian.
Lehen finalerdian, aurreneko seta aise irabazi zuten Erkiagak eta Zabalak, 15-7, baina Beaskoetxea eta Aldazabal 10-15 nagusitu ziren bigarrenean. Berdinketa hausteko, hirugarren seta jokatu behar izan zuten, eta hor gorriek huts gutxiago egin eta finalerako txartela eskuratu zuten.
Neurketa guztiak ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal dira, 22:30ean hasita.
Jai Alai frontoia, jendez gainezka
EGUTEGIA
Ligaxka
ERKIAGA-ZABALA vs BARANDIKA-LEKERIKA: 12-15, 15-14 eta 5-3.
ARBE-LOPEZ vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 12-15 eta 9-15.
OLHARAN-ETCHETO vs ERKIAGA-ZABALA: 11-15 eta 8-15.
GOIKOETXEA-AIMAR vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 15-12 eta 15-7.
BARANDIKA-LEKERIKA vs OLHARAN-ETCHETO: 15-13, 11-15 eta 2-5.
GOIKOETXEA-AIMAR vs ARBE-LOPEZ: 15-10, 8-15 eta 3-5.
Lehen finalerdia
ERKIAGA-ZABALA vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 15-7, 10-15 eta 5-1.
Bigarren finalerdia
Martxoak 14 (22:30): OLHARAN-ETCHETO vs GOIKOETXEA-AIMAR.
Finala
Martxoak 20, igandea.