Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Hervelle: 'Helburua, orain, Errege Kopan zerrendaburu izatea da'

Erredakzioa

Belgikako jokalariak hiru uarkari indartsuren aurka norgehiagokak izango dituztela gogoratu du, baina irabaztera joango direla ere azpimarratu du.

  • Axel Hervelle. Argazkia: EFE

    Axel Hervelle. Argazkia: EFE

Axel Hervelle Uxue Bilbao Basketeko jokalariak argi utzi du Errege Kopan zerrenda buru izatea dela taldearen hleburu nagusia. Horretarako, Bizkaiko taldeak lehenengo itzulia sailkapeneko aurreneko lau taldeen artean bukatu beharko du.

“Hiru aurkari arriskutsuren aurka jokatu behar dugu oraindik (CAI Zaragoza, Valentzia eta CB Canarias), eta irabaztera joan behar dugu”, azaldu du Belgikako jokalariak.

Hervellek Endesa Ligako azkeneko bi neurketetan (UCAM Murtziaren eta Blusens Monbusen aurka) onena Bilbao Basketek erakutsi duen jokoa izan dela ere azpimarratu du.

Miribillako zaleekin ondo jokatzea beti errazagoa da, eta batez ere egindako jokoarekin gustura gaude” azaldu du belgikarrak.