Itxi

Bilbao Basket

Partida erabakigarria

Katsikaris: 'Egin behar dugun aurreneko gauza ondo defendatzea da'

Erredakzioa

Uxue Bilbao Basketeko teknikariaren ustez, gakoa 'Bryant taula azpian ondo defendatzea' izango da. Gainera, partida hasieratik ondo bideratu behar dutela azpimarratu du.

1:50

Fotis Katsikaris Uxue Bilbao Basketeko teknikariak partida hasieratik ondo bideratu behar dutela azpimarratu du. Ratiopharm Ulmek 85-81 irabazi zuen Alemanian joaneko neurketa, eta Miribillan Bilboko taldeak kanporaketa iraultzeko erantzunkizuna izango duela onartu du greziarrak.

"Norgehiagoka hobeto bideratu behar dugu, eta joaneko partidako esperientzia ondo etorriko zaigu. Aurrenko partidan gorabehera asko izan genituen", azaldu du Katsikarisek.

"Lasai egon behar dugu; kontzentrazioa mantendu eta ondo jokatu. Ezin dugu hasieratik markagailuari begira jokatu. Garrantzitsuena azkeneko laurdenera abantailarekin heltzea izango da. Ez dut taldeak neurketa urduri hasterik nahi", esan du Bilbao Basketeko entrenatzaileak.

Bizkaiko taldeko pretsatzailearen ustez, "egin beharreko lehenengo gauza ondo defendatzea, eta taula azpian Joe Bryant gelditzeko lan gogorragoa egitea" izango da.