Itxi

Bilbao Basket

Superkopa

Bilbao Basketek 'areriorik gogorrena' izango du lehen finalerdian

Erredakzioa

Bilbotarrek ez dute oraindik sasoi punturik onena lortu eta jokalariak egokitze-prozesuan daude, taldearen erdiak berandu hasi duelako aurredenboraldia, Esloveniako Europako Txapelketaren ondorioz.

  • Rafa Pueyo entrenatzailea, Bilbao Basketen azken entrenamenduan. Efe.

    Rafa Pueyo entrenatzailea, Bilbao Basketen azken entrenamenduan. Efe.

Bilbao Basketek Real Madril izango du aurkari Superkopako lehen finalerdian (Buesa Arenan, 19:00etan). Bilbotarrek hala ere igandean NBAko Philadelphia 76ers taldearen kontra BECen jokatuko duten partida izango dute burua.

Bizkaitarren sasoi puntuari dagokionez, Bilbao Basketi denbora falta zaio sasoi betean egoteko, batez ere taldearen ia erdiak denboraldiaurrea berandu hasi duelako: Hervelle, Bertans, Mumbru eta Gabriel jokalariak atzerapenez hasi dira lanean Eslovenian jokatutako Europako Txapelketaren ondorioz.

Hori dela eta, "aurkari gogorrenaren aurkako partida" test modura hartuko dute bilbotarrek, batez ere CAI Zaragozaren aurka bederatzi egun barru jokatuko duten ligako lehen partidari begira.