Itxi

Bilbao Basket

Arazo ekonomikoak

Bilbao Basketen iraunkortasuna, bermatuta

Erredakzioa

Akordioa azaltzeko agerraldi ofiziala datozen egunetan egingo dute, baina, lehen informazioen arabera, Gorka Arrindak bere akzioen zati bat saldu eta taldearen jabea izateri utziko dio.

Bilbao Basketek iraunkortasuna bermatuko duen akordioa lortu du, azken hilabeteetako arazo ekonomikoei amaiera emanda.

Akordioaren nondik norakoak azaltzeko agerraldi ofiziala datozen egunetan egingo dute; hala ere, Gorka Arrinda eta Bilbao Basketera sartuko den talde kudeatzaile berriaren bozeramaile nagusia, Enrique Guzman enpresaria bildu egin dira Bilboko hotel batean, jokalari, teknikari eta langileekin akordioaren lehen xehetasunak azaltzeko.

Lehen informazioen arabera, Gorka Arrindak bere akzioen zati bat saldu eta taldearen jabea izateri utziko dio.