Itxi

Bilbao Basket

Negoziazioa irekita dago

Bilbao Basketekin oraindik ez duela ezer sinatu dio IMQk

Erredakzioa

IMQk Bilbao Basketen laguntza akordioari buruzko berria zehaztu du: 'Oraindik ez dago ez konpromisorik ezta akordiorik ere'.

  • Zorrotzaurreko IMQren klinika, Bilbon. Argazkia: EFE.

    Zorrotzaurreko IMQren klinika, Bilbon. Argazkia: EFE.

IMQk ez duela Bilbao Basketen babeslea izateko akordiorik sinatu esan du. Ostegunean eman zuten akordioaren berri Enrique Guzmanek eta Gorka Arrindak, prentsaurrean. Bilboko taldearen kudeatzaile berriek IMQ Bilbao Basketen hurrengo babeslea izango zela esan zuten, oraindik zenbatekorik ez zegoela zehaztu zuten arren.

IMQk orain akordioa sinatu dutenik ezeztatu du: "Momentuz, negozioazioa irekita dago, babeslea izateko akordio posible bat aztertzeko. Hori besterik ez". IMQren arabera, Bilbao Basket eta osasun aseguruak ez dute konpromisorik hartu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • IMQ