Itxi

Bilbao Basket

Euroligak izendatuta

Eurocup: Marko Banic, denboraldiko jokalari baliotsuena

Erredakzioa

Bizkaia Bilbao Basketeko estatistika guztien buru izan da (puntuak, saskiratzeak, erreboteak eta balorazioak).

Bizkaia Bilbao Basketeko Marko Banic izendatu dute 2009-2010 Eurocupeko jokalari baliostsuena, Bilboko taldeak Lauko Finalerako sailkatzeko bidean berak egindako lanagatik.

Iaz Eurocupeko bosteko onenean izan zen 25 urteko pibota. Aurten, estatistika guztien buru izan da (puntuak, saskiratzeak, erreboteak eta balorazioak). Batezbesteko 13,2 puntu eta 4,1 errebote lortu ditu eta gainera biko saskiratzeetan bigarren jokalari onena da, Estrella Rojako Oliver Stevicen atzetik.

Bosteko onena, Nando de Colo eta Matt Nielsen (Power Elctronics Valencia), Devin Smith (Panellinios) eta Immanuel McElroy (Alba Berlin) jokalariek osatzen dute.