Itxi

Bilbao Basket

Bizkaia Arenan

Bilbao Basket-Valladolid (86-77): Bederatzigarrenak, erraz irabaziz

Josu Bilbao

Erredakzioa

Katsikarisen taldeak garaipena lortu du etxean eta bederatzigarren postuari eustea lortu du partida borobila eginez.

Talde bizkaitarrak denboraldiko azken garaipena lortu du Valladolid ahul baten aurka (86-77). Blums eta Salgadok 14 puntu lortu dituzte bakoitzak eta Mumbruk eta Banicek 12. Honela, talde beltzak bederatzigarren postuari heltzea lortu dio eta Eurocupean jokatzeko gonbidapenari itxaron beharko dio.

Bilbao Basketek ederki hasi zuen partida, erasoan eta defentsan batez ere Mumbru eta Banicen lan onari esker, Valladoliden defentsa bikain gainditu baitzuten. Katsikarisen mutilen talde jokoa oso ona izan zen eta jokalari guztiek lagundu zuten puntuak lortzen. Beltzezko gizonak aurretik mantendu ziren markagailuan lehen laureen guztian eta Gaztela eta Leongo taldea ez zen gai izan bilbotarren defentsa apurtzeko. Bigarren laurdenaren aurretik, emaitza 24-12ko izan zen.

Bigarren laurdenean talde bizkaitarrak fin jarraitu zuen erasoan eta jokalari guztiek jarraitu zuten saskiraketak lortzen eta defentsan sakatzen. Aulkiko jokalarien saskiraketak ere heldu ziren eta Bilbao Basketek alde polita lortu zuen markagailuan, Porfi Fisacen taldea ezinean zegoelarik. Blums erabakiorra izan zen bigarren laurdenean eta bere saskiraketekin etxekoak atsedenaldira, markagailuan 20 aurretik joatea lortu zuten, 51-31.

Hirugarren laurdenean etxekoek joko ona sortzen jarraitu zuten nahiz eta Valladolidek, Garcíaren bidez ezberdinatsuna jaistea lortu zuen eta 20ko aldea 10ean utzi zuen. Mumbruk eta Salgadok orduan saskiraketa garrantzitsuak lortu zituzten tartea berriz ere handitzeko eta hirugarren laurdenaren amaieran, emaitza 76-59koa izan zen, etxekoentzat 17 puntuko aldearekin.

Azken laurdenean beltzezko gizonek urteko azken garaipena bideraturik eraman zuten eta Banic eta Seibutisek aldea mantentzen lagundu zuten. Dumas eta Diego Garciak puntuak lortu zituzten kanpoko taldearentzako baina bilbotarrek garaipena lortu zuten, azkenengoa Bizkaia Arenan. Azken emaitza 86-77koa izan zen eta Katsikarisen taldeak, bederatzigarren postuari eutsita, Europan jokatzeko gonbidapenari itxaron beharko dio.

- Fitxa teknikoa:

86 - Bizkaia Bilbao Basket (24+27+25+10): Javi Rodríguez (-), Warren (6), Mumbrú (12), Hervelle (5) y Banic (12) -hasierako bostekoa-; Salgado (14), Blums (14), Seibutis (9), Markota (6), Moiso (7), Vázquez () eta Uriz (1).

77 - Blancos de Rueda Valladolid (12+19+28+18): Dumas (14), Van Lacke (9), Diego García (19), Báez (8) y Battle (2) -hasierako bostekoa-; Puyada (3), Isaac López (2), Waskiewicz (6), Baldo (6) eta Barnes (8).

Partzialak: 24-12, 51-31 (atsedenaldia); 76-59 y 86-77 (amaiera).