Publizitatea
Itxi

2020/06/15

18:41

Bilbao Basket

Kontratu berritzea

Brownek denboraldi batez berritu du kontratua Bilbao Basketekin

Agentziak | Erredakzioa

Jaylon Brownek talde bizkaitarrean jarraituko du datorren denboraldian, kontratua berritu ostean. Gaur egun min hartuta dago, eskuin oinean izan zuen haustura sendatzeko prozesuan.

1:02
Jaylon Brown
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jaylon Brownek denboraldi batez berritu du kontratua RETAbet Bilbao Basketekin. Ondorioz, eskolta postuan jokatzen duen 25 urteko estatubatuarrak talde bizkaitarrean jarraituko du 2020-2021 denboraldian.

Partidako 21 minutu jokatu ditu Brownek, eta batez beste 21,1 puntu sartu eta 2,3 asistentzia banatu ditu. ACBn jokatu duen lehen denboraldia izan da honakoa. Estatubatuarrak Bilboko taldean jarraian egingo duen hirugarren denboraldia izango da hau. Martxoan eskuin oinean haustura izan zuen, eta sendatze- prozesuan dago oraindik.

Rafa Pueyo RETAbet Bilbao Basketeko kirol-zuzendariak ziurtatu duenez, "berri ona" da jokalari estatubatuarrak Bilbon jarraitzea: "Jokalari oso garrantzitsua da guretzat, erasoan zein defentsan". Pueyoren hitzetan, egun lesionatuta dagoen arren, "oso argi genuen gurekin nahi genuela, bere ezaugarriak dituen jokalari bat izatea garrantzitsua baita".

"Bi denboraldi daramatza gurekin. Igoeran lagundu zigun, eta aurten denboraldi bikaina egiten lagundu digu. Jokalari estatubatuar bat talde berean hiru urte jarraian egotea ez da oso ohikoa, eta oso pozik gaude gurekin geratzea erabaki duelako", adierazi du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena