Itxi

Bilbao Basket

Bi denboraldirako

Alex Reyes, Bilbao Basketek baieztatu duen lehen fitxaketa

Agentziak | Erredakzioa

Alero postuan jokatzen du, 26 urte ditu, eta 2,02 metroko altuera du. Urrezko LEB Mailako Liberbank Oviedo taldetik dator, eta bi denboraldirako sinatu du kontratua.

  • Alex Reyes

    Alex Reyes, Bilbao Basketeko jokalari berria. Argazkia: @CDBILBAOBASKET

RETAbet Bilbao Basketek Alex Reyes fitxatu du datozen bi denboraldietarako. Hauxe da talde bizkaitarrak Endesa Ligako 2020-2021 denboraldirako baieztatu duen lehen fitxaketa.

Reyesek 26 urte ditu, 2,02 metroko altuera eta alero postuan jokatzen du, eta Urrezko LEB Mailako Liberbank Oviedo taldetik dator. Oviedorekin 12,6 puntu eta 7,4 errebote erdietsi zituen partidako. Urrezko LEB Mailako hirugarren errebote-hartzaile onena izan zen, eta bigarren jokalari onena defentsako erreboteen mailan, neurketako 5,95 defentsako errebote erdietsita.

CBC Valladolid taldearen harrobian hasi zen jokatzen, eta 2010-2011 denboraldian egin zuen debuta ACBn, 17 urterekin, Blancos Rueda Valladolid taldearekin. Ondoren, Estudiantes Lugo (2011-2014), CB Clavijo (2014-2017), HLA Lucentum (2017) eta Valladolid (2017-2019) taldeetan jokatu zuen, iaz Oviedon jokatu aurretik.