Itxi

Bilbao Basket

Euroleague

Gescrap Bizkaia-Bennet Cantu: Ezinbesteko garaipenaren bila

ERREDAKZIOA

Gescrap Bizkaiak eta Bennet Cantuk indarrak neurtuko dituzte asteazken honetan Bizkaia Arenan. A multzoa oso berdinduta dago eta garaipena lortzea garrantzitsua da.

  • Gescrap Bizkaia Bilbao Basket Euroleaguen. Argazkia: EFE.

    Gescrap Bizkaia Bilbao Basket Euroleaguen. Argazkia: EFE.

A multzoko lehen hiru taldeak 4 garaipen eta 3 porroteko balantzearekin berdinduta daude (Fenerbahce Ulker, Caja Laboral eta Bennet Cantu) eta azken hiru taldeak (Gescrap BB, Olympiacos eta Nancy) 3-4ko balantzearekin. Dena irekita dago, horren ondorioz, 'beltzezko gizonek'  badakite ezin dutela hutsik egin, batez ere etxean.

Multzo osoan, 21 neurketatik hiru bakarrik irabazi dira etxetik kanpo eta horretako bat Bilbao Basketek lortu zuen Caja Laboralen aurka. Hala ere, gero galdu egin zuen Fenerbahceren aurka.

Fotis Katsikarisen taldeak 'averagea' irabazita dio Olympiacos eta Nancyri eta horrek konfiantza emante die jokalariei. Italian jasandako porrotari (78-69) buelta eman beharrean daude.

Bilboko taldeko entrenatzaileak Josh Fisher jokatzeko moduan izatea espero du. Fuenlabradaren kontra jokatu gabe gelditu zen ezker orkatileko lesioagatik.

Andrea Trinchierik, Cantuko entrenatzaileak, ezingo du Marko Scekic kantxaratu, belaunean min hartuta dagoelako. Vladimir Micow eta Giorgio Shermadini kaskar daude eta David Lighty estatubatuarrak kontratua eten du. Azken orduan Nicolas Gianella argentinarra berreskuratu du entrenatzaileak eta jokatzeko prest egongo da.

Fitxa Teknikoa

GESCRAP BIZKAIA BILBAO BASKET: Jackson, Blums, Mumbru, Banic, Fischer --ustezko bostekoa--; Grimau, Mavroeidis, Hervelle, López, Vasileiadis eta Fisher.

BENNET CANTU: Andrea Cinciarini, Nicolas Mazzarino, Vladimir Micov, Maarten Leunen, Denis Marconato --ustezko bostekoa--; Shermadini, Basile, Markoishvili, Ortner, Diviach eta Bolzonella.

EPAILEAK: Carl Jungebrand (FIN), Sinisa Herceg (CRO) eta Renaud Geller (BEL).

PABILOIA: Bilbao Arena.

ORDUA: 20.30.