Itxi

Bilbao Basket

Ekimena

Bilbao Basketek zuri-gorriz jokatuko du Manresaren aurka Athletici babesa eskaintzeko

A. B. | EITB Media

Ohiko ekiazio beltza zuri-gorriagatik aldatuko du larunbateko Endesa Ligako partidan, futbol taldeari animoak emateko egun berean jokatuko den Kopako finalerako.

  • Bilbao Basket

    Bilbao Basketeko jokalariak jantzi zuri-gorriarekin. Argazkia: Bilbao Basket

RETAbet Bilbao Basketek ohiko jantzi beltza zuri-gorriagatik aldatuko du larunbatean (apirilak 3) BAXI Manresaren aurka jokatuko duen Endesa Ligako partidarako. Helburua da, egun berean Errege Kopako finala jokatuko duen Athletici babesa eskaintzea.

"Beltzezko gizonen familiak bat egin nahi du hiria zuri-gorriz koloreztatzeko ekimenari. Hori dela eta, gure ohiko jantzi beltza, jantzi zuri-gorriarengatik aldatuko dugu Athletici babesa eskaintzeko eta guztion artean Bilboko kirolari indar gehiago emateko", adierazi du Bilbao Basketek komunikatu baten bidez.

"Jantzi honekin Bilbao Basketek inoiz baino grin handiagoa izango du. Bi amtes errealitate bihurtzeko modu bat da: Gabarra berriz Nerbioi itsasadarretik ikustea eta Bilbao Basketek ACBn jarraitzea. Bizi ametsa!", gaineratu du Bilbao Basketek oharrean.