Bilbao Basket
Euroliga
Katsikarisek partida 'ia perfektua' egitea eskatu die bere jokalariei
Erredakzioa
Bilboko taldeak Euroligan bizirautea izango du jokoan Fenerbahceren kontra, Sinan Erdem Arena kantxan.
-
Fotis Katsikaris. Argazkia: EITB
Fotis Katsikarisek, Gescrap Bizkaiko entrenatzaileak, Fenerbahceren kontra partida "ia perfektua" egitea eskatu die bere jokalariei, Euroligako Top 16ra sailkatzeko aukerak izaten jarraitzeko.
"Partida ia perfektua egin behar dugu, talde on baten aurka arituko garelako eta, gainera, zaleak bero-bero egongo direlako", adierazi du Greziako entrenatzaileak, eta bere jokalariak partidako 40 minutuetan kontzentratuta egotea espero duela erantsi du.
Bilboko taldeak egin beharko duen jokoaren inguruan, bere jokalariak erasoan oldarkorrak izatea nahi duela adierazi du Katsikarisek. Azkenik, "Beltzeko gizonei" bere nortasun guztia ateratzea eskatu die partida irabazteko.