Itxi

Bilbao Basket

Estudiantesen porrotari esker

Bilbao Basketek mailari eutsiko dio Joventuten aurka garaipena lortuz gero

A. B. E. | EITB Media

Estudiantesek porrota jaso du Burgosen aurka eta Bilboko taldeak bere esku du Endesa Ligan mantentzea.

  • Bilbao Basket

    Bilbao Basketeko jokalariak Burgosen aurkako partidaren amaieran. Argazkia: EITB Media

RETAbet Bilbao Basketek Endesa Ligan jarraitzeko aukera izango du igandeko Joventuten aurkako partidan, Movistar Estudiantesek Hereda San Pablo Burgosen aurka porrota jaso baitu (82-88) ostiral honetan. Ondorioz, Bilbao Basketek mailari eutsiko dio, Joventuti irabaziz gero. Hala ere, porrotak Bilboko taldearen jaitsiera bermatuko luke.

Burgosek garaipena lortu duenez, sailkapeneko seigarren postua ziurtatu du, eta Joventutek ezingo du gainditu. Gauzak horrela, Kataluniako taldeak ez du ezer jokoan izango Bilbao Arenan datorren igandean.