Itxi

Bilbao Basket

Fitxaketak

Bilbao Basketek Jeff Withey pibota fitxatu du

A. A. | EITB MEDIA

Pibot estatubatuarrak 200 partida baino gehiagoko eskarmentua du NBAn, 2013 eta 2018 usteen artean pilatutakoa, eta Hego Koreako Goyang Orion Orions taldetik dator.

  • Jeff Withey

    Jeff Withey. Argazkia: @bilbaobasket

RETAbet Bilbao Basketek Jeff Withey estatubatuarraren fitxaketa iragarri du astelehen honetan. Pibot gisa aritzen den jokalariak 200 partida baino gehiago jokatutakoa da NBAn, 2013 eta 2018 urteen artean, New Orleans Pelicans, Utah Jazz eta Dallas Mavericks taldeekin. 2013ko 'draft'ean 39. tokian hautatu zuen Portland Trail Blazersek.

Witheyk (2,13 metroko altuera eta 31 urte) Ondrej Balvinen utzitako hutsunea beteko du, eta beltzezko gizonen zazpigarren errefortzua izango da hurrengo denboraldirako.

NBAko bere etaparen ondoren, Witheyk 2018-2019 denboraldian izan zituen bere lehen esperientziak Europako taldeetan, Turkiako Tofas Bursan eta Greziako Lavrio taldeetan, hain zuzen ere.

2019-2020 denboraldian 13,8 puntu, 10,7 errebote, 2,6 tapoi eta 24 puntuko balorazioak pilatu zituen Israelgo ligako Ironi Nes Zion taldearekin, aurten Hego Korean jokatu aurretik.