Itxi

Bilbao Basket

Euroliga

Gescrap Bizkaiak Euroligan aurrera egiteko aukera ederra du

Erredakzioa

Txapelketan bizirik jarraitzea ez du bere eskuetan Bilboko taldeak, baina Martin Carpenan irabazten baldin badu Real Madrilek Montepaschiri 23 puntuko aldea atera beharko dio.

01:25
Katsikaris: 'Antsietatea taldearen etsai nagusia izan daiteke'
D'or Fischerren bajarekin eta Kostas Vasileiadisen zalantzarekin Malagara bidaia egingo du Gescrap Bizkaiak, baina ostegun honetan Unicajari (20:45ean) irabaziko diotela ziur daude bilbotarrak. Euroligako final-laurdenetara sailkatzeko neurketa erabakigarria da.

Txapelketan bizirik jarraitzea ez dute beraien eskuetan Fotis Katsikarisen mutilek, baina Martin Carpenan irabazten baldin badute Real Madrilek Montepaschi Sienari 23 puntuko aldea atera beharko dio. Zuriek ordu berean jokatuko dute Italiako kantxan.

Jorge Garbajosak ez du jokatzerik izango eta Unicajak aste honetan izan du horren berri. Bizkaiari antzeko zerbait gertatu zaio, izan ere, D'or Fischer lesionatu da, defentsan, errebotean eta larderian jokalari garrantzitsua, aspektu erabakigarriak Katsikarisentzat.

AEBetako pibotak giharretan lesioa du. Era berean, Kostas Vasileiadisek arazo fisikoak ditu. Greziarrak ezin izan zuen Murtzian jokatu igandean, baina Malagan parte hartu ahal izango duela ematen du, zailtasunekin bada ere.