Itxi

Bilbao Basket

Goudelocken hutsunea betetzeko

Bilbao Basketek Khyri Thomas fitxatu du

EITB Media

Eskolta postuan jokatzen du, estatubatuarra da, 25 urte ditu, eta 1,91 metro neurtzen du. Min hartuta dagoen Andrew Goudelocken hutsunea betetzeko iritsi da Bilboko taldera.

  • Khyri Thomas

    Khyri Thomas, Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: Bilbao Basket

Surne Bilbao Basketek Khyri Thomas fitxatu du min hartuta dagoen Andrew Goudelocken hutsunea betetzeko, klubak asteazken honetan jakinarazi duenez. Thomasek 25 urte ditu, 1,91 metro neurtzen du, eta eskolta postuan jokatzen du.

NBAko Houston Rockets taldean jokatu zuen 2021eko maiatzetik aurrera, partidako, batez beste 16,5 puntu, 5 asistentzia eta 3,6 errebote erdietsita. 2018an Phladelphia 76ers taldeak taldeak hautatu zuen drafteko 38. postuan, ondoren Detroit Pistonsek fitxatu zuen, eta bertan jokatu zen 2020ra arte.