Itxi

Bilbao Basket

CSKA-Gescrap

Kazlauskasek 'bi talde handiren arteko lehia gogorra' espero du

Erredakzioa

CSKAko entrenatzaileak ez du uste Moskuko taldea faboritoa denik eta Gescrap Bizkaiak "saskiratzaile onak" dituela azpimarratu du.

  • CSKAren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    CSKAren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

CSKA eta Gescrap Bizkaia taldeen arteko kanporaketa "lehia gogorra" izango dela uste du Jonas Kazlauskas moskutarren entrenatzaileak.

"Une honen lehen partidan daukat jarrita burua. Ez dut kanporaketa osoan pentsatu nahi eta ziur aurkariek ere berdin egiten dutela", adierazi du teknikariak.

Kazlauskasek gainera ez du uste CSKA faboritoa denik eta Katsikarisen taldeak "saskiratzaile onak" dituela azpimarratu du.