Itxi

Bilbao Basket

KORONABIRUSA

Bilbao Basketek bost positibo jakinarazi ditu, tartean bi jokalari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gainerako hirurak teknikarien artean atzeman ditu. Kutsatutako pertsonak "euren etxeetan bakarturik eta ondo daude".

  • Surne Bilbao Basketeko jokalariak

    Surne Bilbao Basketeko jokalariak. EITBren bideo batetik ateratako irudia.

Surne Bilbao Basketek lehen taldean bost positibo atzeman dituela jakinarazi du astelehen honetan, "horietako bi jokalarien artean". Beste hiru kasuen berri joan zen astean izan zuen, eta teknikarien artean agertutakoak dira.

Bilboko taldeak plazaratu duen oharraren arabera, kutsatutako pertsonak "euren etxeetan bakarturik eta ondo daude".

Bilbao Basketeko jokalariei PCr proba gehiago egingo dizkiete datozen orduetan, asteazkenean Unicajaren aurka jokatu behar duten partidaren atarian (20:00).