Itxi

Bilbao Basket

26. jardunaldia

Gescrapek bigarren luzapenean gainditu du Banca Civica (108-110)

Erredakzioa

Katsikarisen taldeak azterketa zorrotza izan du Ligan Euroligako hitzorduaren ostean. Bogdanovic eta Jackson izan dira saskiratzaile onenak, biak 24 punturekin.

  • Banca Civica-Gescrap. Argazkia: EFE

    Banca Civica-Gescrap. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

108 - Banca Civica (31+12+15+21+12+17): Calloway (19), Jasen (10), Urtasun (13), Triguero (6), Bogdanovic (24) -hasierako bostekoa-, English (17), Davis (6), Satoransky (2), Rubio (6) eta Tepic (2).

110 - Gescrap Bizcaia (28+7+21+23+12+19): Hervelle (5), Blums (3), Mumbru (14), Fischer (10), Jackson (24) hasierako bostekoa-, Banic (17), Vasileiadis (11), Grimau (11), Lopez (5), Mavroeidis (0) eta Fisher (10).

Gescrap Bizkaiak denboraldiko hamalaugarren garaipena batu du Banca Civica, Sevillan, mendean hartuta. Partida gogorra eta luzea izan da eta Bilboko taldea bigarren luzapenean nagusitu da.

Etxeko taldea nagusitu da lehen laurdenean, hein handi batean, Bogdanovic jokalariaren asmatzeari esker, baina jokoa nahiko parekatua izan da.

Atsedenaldira zortzi puntuko errentarekin joan da talde andaluziarra (43-35). Hirugarren laurdena insartsu hasi du Gescrapek eta markagailuan hurbildu da (49-48). Laurdena 58-56 bukatu da.

Amaierara heltzeko sei minutaren faltan aurretik jarri du Fisherrek Gescrap (61-63). Azken minutuak intentsitate handikoak izan dira, aldea puntu bat edo bikoa izan baita.

Englishen hirukoak 56 segundoren faltan, Bogdanovicen txapelak eta Jacksonen huts egiteak eskura utzi dio garaipena Banca Civicari. Baina talde bilbotarrak dena eman du azken segundora arte, garaipena ia ezinezkoa ematen duenean, eta Mumbruk luzapena behartu du hiruko bikaina sartuta.

Aurreneko luzapena ez da partida erabakita uzteko nahikoa izan (91-91) eta neurketa beste bost minutu luzatu da. Minutu erabakigarri horietan gehiago izan da Gescrap eta garaipena Katsikarisenek eskuratu dute, sufritutako garaipena.