Gipuzkoa Basket
Larunbatean 20:00etan
Kanaria Handia gainditzea garrantzitsua dela azpimarratu du Lasok
Erredakzioa
Emandako prentsaurrekoan zaleen babesa eskatu du teknikariak, batez ere Manresa eta DKVren aurka galdu eta gero, taldeak konfiantza pixka bat galdu omen duelako.
Larunbat honetan Kanaria Handia hartuko du Lagun Aro Gipuzkoa Basketek etxean (20:00etan) eta Pablo Laso taldeko entrenatzaileak garaipena eskuratzea oso garrantzitsua dela azpimarratu du. "Taldeak garaipenaren bidera itzuli beharra dauka", esan du.
Jokalari guztiak jokatzeko prest ditu Lasok. David Doblas, Albert Miralles eta Jimmy Baron Jr. ere osatu dira. Emandako prentsaurrekoan zaleen babesa eskatu du teknikariak, batez ere Manresa eta DKVren aurka galdu eta gero, taldeak konfiantza pixka bat galdu omen duelako.