Itxi

Gipuzkoa Basket

FITXAKETA

Delteco GBCk Jorge Gutierrez joko-antolatzaile mexikarra fitxatu du

eitb.eus

Aquila Basket Trento talde italiarretik helduko da Donostiara, denboraldi baterako.

  • Jorge Gutierrez. Argazkia: Gipuzkoa Basket

    Jorge Gutierrez. Argazkia: Gipuzkoa Basket

Gipuzkoa Basketek Jorge Gutierrez (1988) mexikarra fitxatu du. Joko-antolatzaile lanetan ibili ohi da, eta 1,91 metro ditu. Joan zen denboraldian, Italian aritu zen, Aquila Basket Trento taldean, hain zuzen ere.

37 neurketa jokatu zituen talde horrekin, eta, batez beste, 8 puntu, 3 errebote eta 2,5 asistentzia lortu zituen partida bakoitzeko. Horrez gain, Legako txapeldunorde izan zen.

Eurokopan ere parte hartu zuen talde italiarrarekin, eta, batez beste, 11 puntu eta 4 asistentzia lortu zituen partida bakoitzeko.