Itxi

Gipuzkoa Basket

72-84

Gipuzkoa Basketek porrota jaso du Andorraren aurka

eitb.eus

Delteco GBC taldeak galdu egin du MoraBanc Andorraren aurka (72-84) Endesa Ligako 25. jardunaldiko partida.

3:55
Delteco GBC - MoraBanc Andorra

Delteco GBCk porrota jaso du MoraBanc Andorraren aurka (72-84) Endesa Ligako 25. jardunaldian. Azken sailkatua da, eta aurretik duen Breoganek irabazi egin du. Mailari eustea zaildu egin zaio Gipuzkoa Basketi.

Neurketaren hasieran parekotasuna izan da nagusi bi taldeen artean (6-6). Ondoren, Delteco GBC taldea izan da nagusi, eta sei puntuko abantaila eskuratu du (11-6). Hala ere, azkar etorri da MoraBanc Andorraren erantzuna, partida berdinduz (11-11). Azken berdinketa horren ostean, berriro nagusi izan da Gipuzkoa Basket, eta zazpi puntuko errenta eskuratu du (19-12), nahiz eta lehen hamar minutuen amaieran bost puntutan geratu den abantaila (21-16).

Bigarren laurdena kaskar hasi du Delteco GBC taldeak, eta MoraBanc Andorrak aurrea hartu du, erasoan hobetuta eta defentsako lan sendoa eginda. Kosta egin zaio Gipuzkoa Basketi saskiratzeak lortzea, eta laurdenaren erdialdean, talde bisitariak zortzi puntuko abantaila lortu du (25-33). Saiatu da talde gipuzkoarra aldeak murrizten atsedenaldira iritsi orduko, baina ez du lortu (35-44).

Atsedenaldia ere ez zaio ondo etorri Gipuzkoako taldeari. MoraBanc Andorra nagusi izan da hirugarren laurdenean, eta etxeko taldea ezinean ibili da. Abantaila 11 puntura handitzea lortu du talde bisitariak, eta lehia gero eta zailago jarri zaio Gipuzkoa Basketi. Hirugarren laurdena, 14 puntuko desabantailarekin amaitu du Delteco GBCk (53-67).

Azken laurdenean emaitza iraultzea oso zail zuen Gipuzkoa Basketek. Gainera, MoraBanc Andorrak ondo kudeatu ditu jabetzak. Talde bisitariak ez dio aldeak murrizteko aukerarik eman Delteco GBCri. Ezinean ibili da etxeko taldea, eta, amaieran 72-84ko emaitzarekin galdu du partida.

Fitxa teknikoa:

72 - Delteco Gipuzkoa Basket (21+14+18+19): Dani Perez (2), Newells (7), Salvo (2), Burjanadze (16), Sekulic (27) -hasierako taldea-, Maiza, Van Lacke (2), Barro (4), Bobrov (2), Rebec (2), Zeisloft (8) eta Corbacho.

84 - MoraBanc Andorra (16+28+23+17): Albicy (4), Ennis (2), Shuma (12), Jelinek (7), Jordan (12) -hasierako taldea-, Vitali (15), Luz (19), Colom, Upshaw (8) eta Sane (5).

Epaileak: Martin, Sanchez Sixto eta Torres.