Gipuzkoa Basket
Larunbata 20:00etan
Lagun Aro-Assignia Manresa: Donostiarrek erreakzionatu beharra dute
ERREDAKZIOA
Lagun Arok Manresaren aurka irabazi beharra dauka zulotik ateratzen hasteko.
-
Sito Alonso. Argazkia: EFE.
Gipuzkoa Basketek Manresa hartuko du bere etxean larunbat honetan, arratsaldeko 20:00etan. Talde gipuzkoarrak denboraldi honetan duen maila neurtuko du.
Donostiarrek jokatutako sei norgehiagokatik bost galdu dituzte. Hala ere, neurketa guztietan, azken unera arte irabazteko aukera izan dute eta etxean garaipen eskuratzea bebarrezkoa da, estutasunetik ateratzeko.
Alonsok eta zaleek Jimmy Baron sasoiko ikusi nahi dute. Jokalariaren emanaldirik onena CAI Zaragozaren aurka izan zen, Lagun Arok garaipena lortu zuen neurketa bakarra.
Partiden azken minutuak ondo gestionatzea da helburua. Gipuzkoako taldeak Estudiates, Valentzia edo Unicajaren aurkako neurketetan ondo aritu zen, baina azken momentuan galdu egin zuten.
Emaitza kaskar batek ez luke eraginik izango Sito Alonsorengan. Izan ere, administrazio kontseilua bere lanarekin pozik dago eta ez dute entrenatzailearen postua zalantzan jartzen. Epaileen erabakia eta zorte txarra dira porrotak justifikatzeko arrazoia taldearen partetik.