Itxi

Gipuzkoa Basket

Eurocupen estreinakoz

Alvaro Bilbaok erakundeen laguntza eskatu du

Erredakzioa

GBCko presidente berriak bere lehen prentsaurrekoa eskaini du. Eurocup-ari aurre egiteko ahalegin ekonomiko handia egin beharko dutela azpimarratu du.

  • Alvaro Bilbao, GBCko presidentea. Argazkia: EFE

    Alvaro Bilbao, GBCko presidentea. Argazkia: EFE

Alvaro Bilbaok bere lehen prentsaurrekoa eskaini du Lagun Aro GBCko presidente gisa. Klubak Eurocup-a jokatuko du hurrengo denboraldian, estreinakoz, eta agerraldian erakundeen laguntza eskatu du.

“Ahalegin ekonomiko handia egin beharko du GBCk, Europan jokatzeko diru ugari behar delako eta ez delako ezer jasotzen”, adierazi du.