Gipuzkoa Basket
GBC
Sito Alonsok ez du Lagun Aron jarraituko
Erredakzioa
"Sito Alonsok bere kontratuan zegoen klausula erabiltzea erabaki du eta Gipuzkoa Basketekin zuen hitzarmena eten du", jakinarazi du talde donotiarrak.
Sito Alonsok ez du Lagun Aron jarraituko, jakinarazi du klubak. "Sito Alonsok bere kontratuan zegoen klasula erabiltzea erabaki du eta Gipuzkoa Basketekin zuen hitzarmena eten du. Klubari arratsalde honetan bertan jakinazi dio bere ordezkariaren bitartez".
Alonso aurreko udan heldu zen Donostiara eta bere kontratuan denboraldi honen amaieran hitzarmena eteteko klausula sinatu zuen. Sito Alonsorekin denboraldi bikaina egin du GBCk, baina madrildarrak ez jarraitzea erabaki du.