Gipuzkoa Basket
Endesa Liga
Lagun Arok Guille Rubio fitxatu du, Cajasoletik
Erredakzioa
Donostiako taldeak denboraldi baterako fitxatu du hegal-pibot kataluniarra, udako lehenengo fitxaketa.
-
Guille Rubio. Argazkia: Cajasol.
Lagun Arok Guille Rubio hegaleko pibota fitxatu du Cajasol talde andaluziarretik. Kataluniako jokalaria denboraldi bat egongo da Lagun Aron, kontratua beste urte batez luzatzeko aukerarekin. Talde donostiarrarekin lehenengo fitxaketa da, Salgado, Doblas eta Papamakarios jokalarien kontratuak berrituta.
Rubiok, 30 urterekin, Cajasolen jokatu du azken denboraldia. Lehenago, bi Euroliga jokatu ditu Unicaja taldearekin. 1999-2000 denboraldian estreinatu zen, Manresan. Bost denboraldi eman zituen bere jaioterriko taldean.