Itxi

Baskonia

Saskibaloia

Trent Forrest Baskoniako jokalaria, Endesa Ligako 2. jardunaldiko onena

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Horrez gain, jaurtiketa libreen marka hautsi du ACB ligan, hutsik egin gabe, Real Madrilen aurka saskiratutako 19 jaurtiketei esker.

  • Trent Forrest, irudiaren eskuineko aldean, Real Madrilen kontrako partidan

    Trent Forrest, irudiaren eskuineko aldean, Real Madrilen kontrako partidan

Trent Forrest Baskoniako base estatubatuarra aukeratu dute Endesa Ligako bigarren jardunaldiko jokalari onena. Real Madrilen aurkako partidan igandean egindako erakustaldia eta gero (105-100): 26 puntu, 4 errebote eta 7 asistentzia egin zituen, eta balorazioan 42 puntu eskuratzeaz gain.  

Jokalari amerikarrak egindako lana erabakigarria izan zen Baskoniak sasoiko lehen garaipena eskura zezan. Ligan, Casademont Zaragozaren kontra, eta Euroligan, Olympiakos, Asvel Villeurbanne eta Panathinaikos taldeen aurka galdu ostean iritsi ziren hitzordura Paolo Galbiatiren jokalariak.

Forrest maisuki aritu zen jaurtiketa libreen lerrotik, erabateko eraginkortasuna erakutsita: 19tik 19 saskiratu zituen. Hamaika falta egin zizkioten; biko jaurtiketen bi heren sartu zituen, eta hirukoetan, heren bat. 

Jaurtiketa libreetan egindako lanaren emaitza onari esker, Arvydas Macijauskasen marka hautsi zuen, eta Baskonian errekor berria ezarri. Endesa Liganere Jordi Pardok 1993az geroztik zuen kopurua gainditu zuen.