Itxi

Baskonia

Buesa Arena

Baskoniak hirugarren garaipena jarraian lortu du Euroligan Ivanovicek zuzendutako Virtusen aurka (87-76)

EITB Media

Dubai, Efes eta Teneriferen aurka etxean lortutako hiru garaipenekin joan den astean dinamika aldatu zuten gasteiztarrek, eta gaur bolada onari eutsi diote.

  • Buesa Arenan jokatutako Euroligako partida. Argazkia: EFE

    Buesa Arenan jokatutako Euroligako partida. Argazkia: EFE

Baskoniak laugarren garaipena jarraian lortu du eta hirugarrena Euroligan, Dusko Ivanovicek zuzendutako Boloniako Virtusen aurka (87-76). Horrela, arabarrek euren norabidea zuzentzen jarraitzen dute.

Gasteiztarrek dinamika aldatu zuten iragan astean, etxean Dubai, Efes eta Teneriferen kontra hiru garaipen lortuta, eta Fernando Buesa Arenan jarraian jokatu duten laugarren partida izan da.

Luwawu-Cabarrot eta Diallo izan dira Baskoniako saskiratzaile onenak, 16 eta 14 punturekin, hurrenez hurren. Gasteizko taldea oso ondo aritu da jaurtiketen hautaketan (% 53 asmatu dituzte) eta defentsan aurrerapausoak ematen jarraitzen du, aurkariaren bostekoa 76 puntutan utzi baitu gaurkoan.

Fitxa teknikoa:

87 - Baskonia (23+23+19+22): Simmons (7), Villar (4), Diallo (14), Sedekerskis (13) eta Diop (4) -hasierako bostekoa-, Nowell (9), Spagnolo (9), Diakite (2), Frisch (3), Luwawu-Cabarrot (16), Kurucs (6) eta Hrabar (-).

76 - Virtus Bolonia (14+20+23+19): Edwards (13), Vildoza (-), Jallow (10), Alston Jr. (5) eta Smailagic (3) -hasierako bostekoa-, Pajola (3), Niang (18), Diarra (4), Hackett (-), Taylor (-), Diouf (10) eta Morgan (10).

Epaileak: Emin Mogulkoc (Turkia), Milos Koljensic (Montenegro), Maxime Boubert (Frantzia). Pajola egotzi dute faltengatik. Alstoni (29.min) falta teknikoa adierazi diote.

Gasteizko Fernando Buesa Arenan 7.534 ikusle bildu dira, eta norgehiagokaren atarian, Achille Polonara, bi taldeen elastikoa defendatu zuen jokalari ohi italiarraren aldeko pankarta partekatu dute bi taldeek. Hegalekoak minbizia du, eta hamar egun koman igaro berri ditu.