Baskonia
Euroliga
Baskoniak garaipenaren bidera itzuli nahi du Belgraden
EITB
Euskal taldeak Aleksandar Nikolic Hall pabiloia bisitatuko du ostegun honetan. Euroligako azken postuan dagoen Makabi Tel Aviven aurka jolasteko 11. jardunaldian, txapelketako Israelgo beste taldearen kontra jasandako porrotaren ostean.
-
Matteo Spagnolo. IRUDIA: EFE
Baskoniak garaipenaren bidera bueltatzea bilatuko du ostegun honetan Belgraden, 11. jardunaldiko partidan, Makabi Tel Aviv taldearen aurka. Norgehiagoka Aleksandar Nikolic Hall pabiloian jokatuko da, 21:00etan. Arabko taldeak txapelketako Israelgo beste taldearen kontra jokatuko du, Hapoel Tel Aviven aurkako porrot gogorraren ostean.
Hapoel taldeak Baskonia baino askoz gogotsuago jokatu zuen. Paolo Galbiatiren taldeak ez zuen lehiatu ahal izateko beharrezkoa den jarrerarik erakutsi, eta hori ikusgarri geratu zen markagailuan. "Jokalari anitzek lehiatzeko beharrezkoa den sua" ez zuten azaldu, entrenatzaile italiarrak adierazi zuenez.
Osteguneko neurketari begira, Matteo Spagnolok, Baskoniako jokalaria, taldeari dei egin dio "aurrerapauso" bat emateko. Gainera, jokalari italiarrak Makabiren aurkako partidarako jokalarien artean hitz egindakoa azaldu zuen: "Bideoa ikusi dugu, akatsak aurkitzeko, gure artean hitz egin dugu, eta gauzak hobetu egin behar dira, baita jokaldietako hainbat egoera ere".
Beste alde batetik, Oded Kattasheren taldeak abenduan Israelen jokatzera bueltatu baino lehenagoko azkeneko partidari aurre egingo dio. Makabi sailkapenaren azkeneko postuan dago, bi garaipen eta zortzi porrot dituaela, azkeneko lauak jarraian. Hala ere, bi garaipen hoiek txapelketa irabazteko aukera gehien dituzten taldeen aurka izan dira: Hapoel eta Real Madril.

