Itxi

Baskonia

Euroliga

Hirugarren laurden onak eman dio garaipena Kosner Baskoniari Milanen aurka (88-78)

AGENTZIAK | EITB

Howardek eta Brooksek hirukoak trukatu dituzte eta denborak aurrera egin du Baskoniaren beste garaipen bat ziurtatzeko (88-78).

  • Baskonia vs Milan. Foto: EFE

    Baskonia vs Milan. Foto: EFE

Kosner Baskoniak 88-78 irabazi dio ostiral honetan EA7 Emporio Armani Milani, Timothe Luwawu-Cabarrot hegaleko frantziarraren lan nabarmenari esker, Euroligako 14. jardunaldiko partidan.

Buesa Arenan, etxekoak hasieratik izan dira nagusi markagailuan, baina abantaila handirik lortu gabe. Matteo Spagnolo saskiratzaile lanetan nabarmendu da jokoan, eta Devin Bookerrek hartu du bisitarien gidaritza lehen laurdenean (23-20).

Baskoniak abantaila handitu du gero (35-27) Spagnolok eta Luwawu-Cabarrotek sartutako hirukoei esker. Aldageletatik bueltan, Kobi Simmonsek saskiratu du berriro, beste hiruko bat gauzatuta, eta Paolo Galbiatiren mutilek errenta mamitsua lortu dute laurdenaren amaierarako (67-49).

Howardek eta Brooksek hirukoak sartu dituzte eta denborak aurrera egin du Baskoniaren beste garaipen bat ziurtatzeko (88-78).