Itxi

Baskonia

Igandean, 18:00etan

Caja Laboralek bigarren jarraitu nahi du

Erredakzioa

Zan Tabaken mutilek CB Canarias hartuko dute Fernando Buesa Arenan. Omar Cook azken fitxaketak debuta egiteko abagunea izango du zaleen aurrean.

  • Caja Laboral. Argazkia: EFE

    Caja Laboral. Argazkia: EFE

Caja Laboral Baskoniak sailkapeneko bigarren postuan jarraitzeko urrezko abagunea izango du CB Canariasen kontra. Zan Tabaken taldeak zaleen aurrean garaipen garrantzitsua eskuratzeko aukera izango du, eta Omar Cookek debuta egin dezake.

Valencia Basket, Uxue Bilbao Basket, eta Herbalife Kanaria Handia sailkapenean atzetik daude, baina soilik garaipen batera. Horregatik, Arabako taldeak ezin du Canariasen aurka hutsik egin. Gainera, Errege Kopan zerrenda buru izateko, Tabaken gizonek gutxienez garaipen bat gehiago eskuratu beharko dute.

Kanarietako taldeak ere garaipena eskuratu beharko du, porrot batekin sailkapeneko beheko postuetara itzultzeko arriskua izango baitu.